viernes, 28 de mayo de 2010

Udaberria

6. ATAZA: Argazkien aurkezpenerako beste aukera bat, SLIDE SHOW

Ikusi duzue Picasarekin egindako argazkien aurkezpentxo bat. Picasak holako aurkezpenak egiteko ematen dituen aukerak nahiko urriak dira. Hau dela eta, zuekin beste sistema bat erabiltzea nahi dugu, SLIDE, argazkien aurkezpenak, hau da SLIDESHOW-ak sortzeko.

Hemen nire saiakera sinple bat:


Hemen dauzkazue beste adibide batzuk:

Holako bat egitera animatuko zarete?
Hemen topatuko dituzue egiteko jarraibideak

jueves, 27 de mayo de 2010

5. ATAZA: Argazkiekin trasteatzen ibiliko gara, aurrena Picasarekin

Orain arte Flickr erabili dugu argazkiak bilatzeko. Picasan ere gauza bera egin dezakegu. Baina horrez gain, espazio bi hauetan gure argazkiak kokatu ahal ditugu besteekin konpartitzeko. Hauxe da gaur egingo duguna.
Ataza hau betetzeko honako pausu hauek jarraitu beharko dituzue:
  1. GMailen sartu. "Más", "todavía más" eta Picasa aukeratu.

  2. Picasan zaudela "Albumes web de Picasan klikatu

  3. "Subir", "Crear un álbum nuevo" eta bertan formularioa bete. Adi "compartir" aukeran galdera ikurran sakatuz laguntza izango duzue eta.

  4. Argazkiak aukeratu eta igo

  5. Erabaki album horren tasunak: azala, nork ikus dezakeen, argazki gehiago igo edota kendu...

  6. Albuma blogean txertatzeko "Enlazar este album" botoian klikatu eta hiru aukera agertuko dira. Jarraian duzuena hiru aukera horien emaitzen adibideak dira:
  • Esteka honi jarraituz, besteetan erabili dugun prozedura bera erabiliz, ikus daiteke albuma Picasan bertan.

  • Behean agertzen den bezala nahi izatekotan, berriz, "incrustar proyección de diapositivas" aukeratu eta hor dagoen kodea kopiatu eta itsatsi post-ean:
  • "Copiar el HTML para incrustarlo en el sitio web"

kareaga ikastaroa

martes, 25 de mayo de 2010

Google Docs-ekin aurkezpenak egitea

Esan dugunez, Google Docs aplikazioarekin aurkezpenak ere sortu ahal ditugu, hau da power point antzeko dokumentuak.


Aurkezpenak oso erabilgarriak dira eskolan:
  • Irakasleen ikuspuntutik: edozein gai aurkezteko eta azaltzeko, lan bat egiteko ikasleei jarraibideak emateko (tutorialak)...

  • Ikasleen ikuspuntutik: ahozko azalpenerako, ikerketa lan baterako, ipuina baten euskarri izateko...

Dakizuenez, aplikazio honek daukan abantaila da talde lana errazten duela. "Konpartitu" aukera erabiliez gero, ikasle talde batek aurkezpena bat osatu ahal du era errezean.

Gure ikstaroan hau praktikan jartzeko denborarik ez izan arren, tutoriala hemen uzten dizuet. Anima zaitezte erabiltzen:

martes, 18 de mayo de 2010

Galde-sorta/Formulario bat sortu Google Docs-ekin

Bideoa topatu eta txertatu duzue? Hurrengo pausua da, zertarako erabiliko dugu? zer landuko dugu ikasleekin? Zer eskatuko diegu egiteko?
Hainbat gauza egin ahal dirra bideo baten inguruan: laburpen bat egin, iritziak eman, informazioa atera beste testu bat egiteko...
Kasu honetan, ikasleei gai horren gainean dauzkaten aurrezagupenak ateratzeko galde-sorta bat prestatu eta txertatuko dugu postean ere. Horretarako Google Docs-en aplikazioa erabiliko dugu.
Aurreko postean adibide bat ikusi eta erabili duzue. Galde-sorta bat txertatu dugu zuel erantzuteko.Esteka baten bitartez ere txertatu ahal da.

Ikusi zenutenez, emaitzak momentuan ikus daitezke. Horrez gain, programak emaitzak grafikoetan ere ematen ditu. Oso arina eta erabilgarria, bai ikasleekin erabiltzeko bai zuen artean inkestak pasatzeko..

Hona hemen sistema honekin galde-sortak egiteko tutoriala:

Zer da Googel Docs?

Zer da Google Docs?  Ezagutzen duzue aplikazio hau?

Erantzun formulario hau:




Google Docs Google plataformako beste zerbitzu bat dugu. Zertarako balio du? 
On-linen lan egiteko eta lana konpartitzeko. Programak interneten daude eta hortxe bertan lantzen dugu. Beraz, edozein lekutatik sartu ahal dugu dokumentuan eta pertsona desberdinek (baimena izanez gero) editatu ahal dute batera. Interesgarria,ezta?
Ade batetik zure dokumentuak (DOC, XLS, ODT, ODS, RTF, CSV, PPT, eta abar.) igo ahal duzue. Beste aldetik, hortxe bertan ere dokumentuak sortu ahal duzu (Dokumentuak, Aurkezpenak, Kalkulo Orriak, Galdetegiak eta Marrazkiak). Gero argitaratu ahal duzu blogean txertatzeko edota linkatzeko.
Beste aldetik, igo dugun edota sortu dugun dokumentu hori konpartitu ahal dugu beste batzuekin. Haiek ere editatu ahal izango dute. Elkarlana bultzatzeko oso trena baliogarria da
Adibidez, zuek e-mailez jaso duzuen dokumentua Google Docs-en egin nuen, zuekin konpartitu nuen eta  denon artean editatu dugu.Post honetan erantzun duzuen galde-sorta ere aplikazio honekin eginda dago.
Ikus dezagun bideo hau; oso era adierazgarrian azaltzen da:

Blogean bideo bat txertatu


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Armix baso magikoan | Erabiltzailea: danelhuyar


Polita, ezta?
Ikusten duzuenez, post batean bideo bat txertatu ahal dugu, baina zelan? Post berria osatzeko prozedura tekniko batzuk ezagutu behar dituzue.  Ondorengo tutorialean azalzuta daude: