miércoles, 28 de abril de 2010

2. ATAZA: Lehenengo post-ak idatzi

Espazio bat zabaldu dugu interneten ikasleei zuzendua. Oraintxe berau elikatzeko unea heldu zaigu.

Zure burua aurkezteko lehenengo post bat idatziko duzu:
    • nor/nortzuk zarete, ikastetxearen izena, zertarako erabiliko duzu blog hau, nortzuk hartuko dute parte... azaldu
    • Ikastetxeko web orriarekiko esteka bat sartu
    • irudi bat txertatu
Ataza hau gauzatzeko, hona hemen, laguntzazko tutoriala

martes, 20 de abril de 2010

1. ATAZA: GURE LEHENENGO BLOGA SORTU

Gaurko saioan bakoitzak blog bat sortuko du. Horretarako Blogger web orrira joango gara eta gmail kontuaren datuekin (erabiltzailearen izena eta pasahitza) sartuko gara ("acceder"). Lehenengo urratsak emateko ona hemen tutoriala:


Alejandro Valeroren blogean beste tutorial hau topatu dugu. Oso zehatza da.

ZER DIRA BLOGAK? ADIBIDE BATZUK

Hasi baino lehenago blogeei buruzko oinarrizko informazio ezagutu beharko duzue. Zer dira? Zertarako erabili? Zelan erabiltzen dute beste eskoletan?

Hona hemen gaurko saioan erabiliko dugun aurkezpena:


lunes, 19 de abril de 2010

ONGI ETORRI!

Kaixo. Blog hau aurten, Etxegarai Eskolan Blogeei buruz emango dugun ikastarorako gune berria da. Espazio honetan informazioa, aurkezpenak, atazak eta abar eskegiko ditut zuek eskura eukitzeko.

Gaitasunak direla eta "zerbait egiten "egiten" ikasten dela esaten dugu. Blogak erabiltzen "erabiltzen" ikasten da. Hemendik aurtengo prozesua bideratuko dugu.
Hauxe da aurreikusi dugun egitaraua.

Apur bat girotzeko hona hemen bideio txiki bat

EDUCACION 2.0 from Ana Laura Rossaro on Vimeo.