martes, 18 de mayo de 2010

Zer da Googel Docs?

Zer da Google Docs?  Ezagutzen duzue aplikazio hau?

Erantzun formulario hau:




Google Docs Google plataformako beste zerbitzu bat dugu. Zertarako balio du? 
On-linen lan egiteko eta lana konpartitzeko. Programak interneten daude eta hortxe bertan lantzen dugu. Beraz, edozein lekutatik sartu ahal dugu dokumentuan eta pertsona desberdinek (baimena izanez gero) editatu ahal dute batera. Interesgarria,ezta?
Ade batetik zure dokumentuak (DOC, XLS, ODT, ODS, RTF, CSV, PPT, eta abar.) igo ahal duzue. Beste aldetik, hortxe bertan ere dokumentuak sortu ahal duzu (Dokumentuak, Aurkezpenak, Kalkulo Orriak, Galdetegiak eta Marrazkiak). Gero argitaratu ahal duzu blogean txertatzeko edota linkatzeko.
Beste aldetik, igo dugun edota sortu dugun dokumentu hori konpartitu ahal dugu beste batzuekin. Haiek ere editatu ahal izango dute. Elkarlana bultzatzeko oso trena baliogarria da
Adibidez, zuek e-mailez jaso duzuen dokumentua Google Docs-en egin nuen, zuekin konpartitu nuen eta  denon artean editatu dugu.Post honetan erantzun duzuen galde-sorta ere aplikazio honekin eginda dago.
Ikus dezagun bideo hau; oso era adierazgarrian azaltzen da:

No hay comentarios:

Publicar un comentario